4. Jarduera. Aurrekontua egiten.

Zer ikasi behar da?

Ikastolako baratzean jartzeko landare ale kopurua eta horien aurrekontua erabaki eta kalkulatu.

Zer egin behar da?

Jarduera honetarako, 2. jardueran bete genuen “GURE BARAZKIAK” dokumentua aterako dugu, bertan agertzen baitira landatuko ditugun barazkiak zeintzuk diren.

Gero “VIANAJARDIN”era deituko dugu, ale bakoitzaren prezioa ezagutzeko.

3. jardueran lortutako neurriak kontutan hartuz, landare bakoitzeko zenbat ale, eta guztira zein den gure aurrekontua kalkulatuko dugu, “Gure gelako aurrekontua” dokumentua osatuz.

 

   Jarduera hau bukatu duzu!

Ekoizpena

-”GURE GELAKO AURREKONTUA” dokumentua.

 

Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:

- Eragiketa egokiak aukeratu ditu. 

-Neurriak erabiliz eragiketak ongi eiten ditu

-Datuak jasotzeko (VIANAJARDIN) autonomia erakutsi du

-Aurrekontua egiteko behar diren kalkuluak ongi eginak dauden.

- Auto-ebaluazioa:

Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.