1. Jarduera: Ikastolatik txangoa egiten eta argazkiak ateratzen
Zer ikasi: Ikastolako espazio desberdinak identifikatu eta izendatu.
Zer egin: Ikastolako espazio garrantzitsuenak zerrendatu, zertarako erabiltzen diren aipatu eta izena esan. Mapa kontzeptuala. Zerrenda osatu eta gero argazkiak ateratzera joan, espazio bakoitzeko bizpahiru eginez.
Ekoizpena: Espazioen zerrenda, funtzioa eta izena jarriz. Argazki bilduma.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena: Espazio bakoitzaren funtzioa aipatzen du.
Espazioaren izena gogoratzen du.
- Auto-ebaluazioa: Denen artean ebaluatuko dugu. Denen irizpidea jasoz.