0. Jarduera: Lanaren aurkezpena eta aurre-ezagutzen errepasoa
Zer ikasi:
Proiektuaren nondik-norakoa identifikatu eta taldeak martxan jarri.
Zer egin: Gela osoa batera
PROIEKTUA EZAGUTZEN
Jarduera honetan irakasleak proiektuaren sarreratxo bat egingo du, dituen faseak, lan egiteko era eta ebaluazio irizpideak azalduz.
Honetaz gai aurrezagutzak jasoko dira solasaren bitartez. Galdera hauek lagungarriak suertatuko dira zeregin horretan:
Nortzuk duzue Internet etxean?
Zertarako erabiltzen duzue?
Lagunak al dituzue Interneten?
Sare sozial bateko kideak al zarete: Instagram, Facebook, Twitter, Musical.ly...
WhatsApp-a erabiltzen al duzue? Zertarako? Nola pasatzen duzue?
Zeintzuk dira Internetek dituen alde onak edo positiboak.
Alderdi negatiboak ezagutzen al dituzue?
Azken galdera:
Proiektuarekin hasteko gogoz al zaudete?
INFORMAZIOA GORDETZEKO TOKIA ANTOLATZEN
Egin behar duzun lehen pausua da, zure ordenagailuan egingo dituzun lan guztiak gordetzeko tokia antolatu, alegia. Kontuan izan lan batzuk talde txikian burutu beharko duzula eta, beste batzuk, berriz, zuk zeuk bakarka. Driven karpeta bat partekatuko du irakaslea zurekin. Karpetan txantiloi guztiak aurkituko dituzue.
https://drive.google.com/drive/folders/0B4n5j8lAIuJqaE1jdURTMmVtOGc?usp=sharing
Taldea osatu eta gero (3-4 kidez). Taldeko rolak banatu behar dituzue:
Koordinatzailea: Taldea animatzen duena, zer egin behar den gogoratzen duena.
Bozeramailea / idazkaria: Idatziko dena esaten duena. Galdera bat badago irakaslearengana zuzentzen dena.
Arau eta denbora kontrolatzailea: Arauen zaintzailea (oso altu ez hitz egin...), denbora neurtuko duena.
Taldeari izen bat jarri behar diozue, taldea modu azkar eta erraz batez identifikatzeko.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ekoizpena:
Taldeen karpetak eta azpikarpetak.
Karatula
Ebaluazioa:
- Taldearen karpeta eta azpikarpeten antolaketa.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde berriro zure karpetan.