2. Jarduera: Kasuen azterketa eta soluzioa taldea
Zer ikasi: (Taldeka)
Arazo etiko baten aurrean norberaren erantzunak azaldu eta taldekideek emandakoekin kontrastatu eta ahal den neurrian adostu.
Zer egin:
Lehengo taldean bilduko zarete eta partaide bakoitzak bere erantzunak komentatuko ditu, baita kasuari emandako soluzioa ere modu arrazoitu batez. Denak entzun ondoren taldeak soluzio bat aukeratuko du. Ez da ikasle baten soluzioa izan behar derrigorrez, emandako soluzio desberdinekin berri bat sor daiteke edo soluzio guztiak agian batean integratzen dira.
Aukeratutako soluzioa zein den eta zergatik izan den aukeratua azaldu beharko duzue. Horretarako beheko txantiloia erabili: "2. Jarduera - Taldeka aukeratutako soluzioa.odt".
Ikasleren bat ez badago ados taldeak hartutako soluzioarekin txantiloian adieraz dezake arrazoiak emanez.
Ekoizpena:
Aukeratutako soluzioaren dokumentua: "2. Jarduera - Taldeka aukeratutako soluzioa.odt"
"2. Jarduera - Jarrera ebaluatzeko taula" izeneko dokumentua (irakasleak beteko dizuna).
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
Taldean nola aritu diren: partaidetza, errespetua, adostasun batera ailegatzeko jarrera, norberaren ideiak defendatzeko gaitasuna.
"Gure_taldeko_soluzioa" dokumentuan:
Argumentazioa egokia da, printzipio etikoetan oinarritzen da.
Azalpena argia da eta ongi eta zuzen erredaktatua.
Taldekide bakoitzaren partaidetza (Irakasleak ipiniko du).
Errespetua eta adostasun ahalmena (Irakasleak ipiniko du).
"2.Jarduera-jarrera" dokumentua: partaidetza, errespetoa, adostasun ahalmena eta ideiak azaltzeko ahalmena.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “Auto ebaluazio orria.odt” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Ez ahaztu zure jarrera ebaluatzeko "Archivos adjuntos"-en dagoen "2. Jarduera - Jarrera ebaluatzeko taula.odt" izeneko dokumentua irakasleari betetzeko eskatzea, gero gorde ezazu zure karpetan.
JARDUERA BUKATU DUZU