7. Jarduera: Aurkezpena antolatzen eta burutzen

Zer ikasi: 

Herriko lan egoera aztertuz lorturiko emaitzak, modu egokiz, komunikatu aurkezpen digital erabiliz.

Zer egin:

Taldean prestaturiko aukezpena azaltzeko garaia da.  Zuen taldearen barruan bakoitzak zer egingo duen ongi pentsatu eta erabaki.

Aurkezpena ongi prestatzeko, eta gero ongi burutzeko, kontuan hartu behar dituzun iradokizunak zera dira.

Aurkezpena ongi prestatzeko kontsultatu "Archivos adjuntos"en dagoen "Ahozko azalpena baloratzeko" dokumentua. Bertan ikusi ahal izango duzu irakasleak zer ebaluatuko duen zure aurkezpenean. 

Ekoizpena: 

Aurkezpena egin eta gero irakasleak emango dizkizun orriak gorde, gero portfolioan sartzeko. "Nire aurkezpenaren balorazioa" deitu. 

Ebaluazioa:

- Irakasleak ebaluatuko duena:

- Aurkezpenaren antolamendua egokia da

- Erabilitako aho hizkuntza aproposa da. (Euskara egokia)

- Erabilitako dokumentazioa aberatsa da. (Aurkezpena)

- Egoeran jartzea (modu komunikatibo batez aritzea: begirada, gorputza, tonua...).

- Autoebaluazioa:

   Ireki "autoebaluazio orria" dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde berriro zure karpetan.

Jarduera hau bukatu duzu!