6. Jarduera: Datuak eta ondorioak aurkezteko materiala prestatzen
Zer ikasi:
Bildutako datuak erabiliz aurkezpen digitala prestatu, modu kooperatibo batez, irudiak eta testua egokiro konbinatuz.
Zer egin:
Talde bakoitzak
Zure taldean aurreko jardueretan landu dituzuen galderetatik ateratako datu, irudi eta ondorioekin Vianako azokaren inguruko aurkezpen digital bat sortu behar duzue.
Taldeka Google Presentation erabiliz aurkezpena sor dezakezue. Gidoia diapositiben behekaldean dagoen lekuan idatz dezakezu (hizlarientzako oharrak). Ez ahaztu sarrera bat egiten eta bukaera ematen azalpenari.
Aurkezpen honetako diapositiba horietan testua eta irudiak ongi konbinatu behar dituzue. Gero taldekide bakoitzak kopia bat izan beharko du.
Gorde zuek egindako diapositibak "6. jarduera - Vianako azoka izenarekin.
Ekoizpena:
"Gure diapositibak" aurkezpena.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:*
- Aurkezpena ongi antolaturik dago eta grafikoak ongi sartuta daude.
- Irudi eta testuen konbinaketa egokia da.
- Talde mailan ongi egin du lan
- Idazkera zuzena da.
- Autoebaluazioa:
Ireki "autoebaluazio orria" dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde berriro zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!