4. Jarduera: Argazkiak itsasten eta izenak idazten.
Zer ikasi: Familiakideak sailkatu eta zuhaitz batean kokatu. Zer egin: Etxetik ekarritako argazkien fotokopiak dagokien lekuan itsatsi familiako kideen arteko harremanak kontuan hartuz: amona, aitona, ama,aita, izeba, osaba, anai- arreba...
Ondoren bakoitzaren izenaren azpian izena idatzi .
Ekoizpena: "Nire familiaren zuhaitza"
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Familiakideak ongi kokaturik daude.
- Izena bere tokian dago
- Idazketa egokia da.
- Ardura erakutsi du lana garaiz bukatuz.Â
- Auto-ebaluazioa: Denen artean ebaluatuko dugu, denen iritzia jasoz.