2. Jarduera: Inkestaren datuak kalkulu-orrian sartzen
Zer ikasi:
Informazioa ordenatu irizpide esankorrak (adierazgarriak) erabiliz eta datuak kalkulu orri batean sartu.
Zer egin:
Etxetik ekarri duzuen informazioa digitalizatu behar duzue orain. Horretarako etxetik ekarri duzun paperez idatzitako datuak Google Driverren duzun "Inkesten datuak" kalkulu orrira pasa.
Talde bakoitzak bere orrian idatziko du dituen datuak eta automatikoki gela osoaren datuak bilduko dira.
Gelako talde guztietako datuak sartu ondoren sortzen den kalkulu-orriaren kopia bat atera eta zure karpetan gorde.
Ekoizpena:
Kalkulu orria datu guztiekin beteta "3.- Vianako sektoreak - Inkesten datuak", eta karpetan gordeta.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Datuak sartzeko jarritako irizpideak errespetatu dira.
- Datu guztiak ongi sartuta daude dagozkien tokietan.
- Talde mailan ongi aritu da
- Akats bat egin dutenean azkar zuzendu dute
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!