6. Jarduera: Hamaiketako osasuntsuaren eguna burutzen

Zer ikasi.

Ihardunaldi baten antolaketan  eta garapenean modu eraginkor batez parte hartu egokitzen zaizkion ardurak betez.

Zer egin.

Antolatu, lanak banatu:

· Kartulina batean edo "gosaria prestatzen" dokumentuan hamaiketako osasuntsua egiteko behar ditugun elikagaiak idatzi edo marrazkiak egingo ditugu, hauen ondoren haur bakoitzak ekarriko duen janariaren ondor

en bere izena idatziko du. Hurrengo egunean hamaiketako osasuntsua gelan (?) egingo dugu.

Bukaeran gauzak jaso egin behar dira eta guztion laguntza beharrezkoa da tokia txukun eta ordenatua uzteko.

Ekoizpena: Behaketa fitxa osatua. 

 Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:

   Zegokion ardura bete du

   Ihardunaldian zehar izandako portaera

   Erakutsi duen iniziatiba informazioa zabaltzen.

   Erakutsi duen lankidetza gauzak jasotzen

- Auto-ebaluazioa:

Gaurko lanari dagokion autoebaluazio-orria bete.