4. Jarduera: Hamaiketako osasuntsuaren egunarako kartelak prestatzen

Zer ikasi:

 Elikatze ohiturak hobetzeko "HAMAIKETAKO OSASUNTSUAREN EGUNEAN" informazioa zabaltzeko kartela diseinatu eta egin.

Zer egin:

Aurrena zirriborro bat egingo dute eta ondoren kartela. Kartelak prestatuko ditugu jangelan jartzeko eta hamaiketako osasuntsuaren egunean ikastolaren sarreran jartzeko. 

Horretarako:

- Aurretik egindako kartelak aztertu era hauen egitura gogoratuz.

- Bakoitzak erabaki nola egin nahi duen kartela.

- Zirriborro bat egin (guk emandako txantiloi batean *)

- Bakoitzak bere kartela osatu.

Gogoratu kartelan aholkuen zerrenda txertatzea derrigorrezkoa dela. 

"Archivos adjuntos"-en dagoen "KARTELA" dokumentuak lagunduko dizu kartela egiteko behar diren pausoak jarraitzen.

Ekoizpena: Kartela (argazkia)

 Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:

    - Kartelak ongi informatzen duen.

    - Konposizioa egokia den

    - Erakargarria den.

- Auto-ebaluazioa:

Gaurko lanari dagokion autoebaluazio-orria bete.