1. Jarduera. Galdekizuna prestatzen.

 

Zer ikasi behar da?

Galdekizun bat prestatu etxekoei informazioa eskatuz baratza prestatzeko ikastolan

 Zer egin behar da?

Baratza bat aurrera eramateko, ezinbestekoa da urte sasoi bakoitzean zer eta nola landatzen den jakitea. Hori dela eta, etxekoekin erantzuteko galdera sorta bat sortuko dugu. Horretarako, lehenik eta behin, guztion artean pare bat galdera asmatuko ditugu.

Ondoren, taldetan banatu eta talde bakoitzak egoki iruditzen zaizkion galderak zerrendatuko ditu, “GURE TALDEKO GALDEKIZUNA” dokumentuaz baliatuz.

Segidan, gela guztiaren artean galdekizuneko galderak adostuko ditugu eta “GELAKO GALDEKIZUNA” beteko dugu.

Galdekizuna etxera eramango dute, beteta ekartzeko hurrengo egunerako.

 

Ekoizpena

- “GURE TALDEKO GALDEKIZUNA” dokumentua

- “GELAKO GALDEKIZUNA” dokumentua

 

Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:*

-Talde lanean ongi aritu den.

-Lanean autonomia erakutsi duen.

-Galderak egoki eta zuzen idatziak izan diren.

-Proposatutako galderak egokiak diren.

 

- Auto-ebaluazioa:

Ez ahaztu autoebaluazio orria betetzen.