1. Jarduera: Datu bilketa planifikatzen.
Zer Ikasi:
Maskoten motak eta beraien beharrei buruz informazioa etxetik jasotzeko eskutitza kopiatu emandako eredu batetik. Ondoren maskotaren informazioa jasotzeko orria banatu ikasleei etxean osatzeko.
Zer egin:
Ikasleek gurasoei eskutitza idatziko diete informazioa etxetik ekartzeko. Arbelatik kopiatu egingo dute. Ahoz egingo dute hau. Ikasle bakoitzak maskota bat aukeratuko du eta etxean galdetuko de ea zer jaten duen, non bizi den, nola zaindu behar den eta abar.
Hurrengo egunean gelan, ikasle bakoitzak informazio horrekin "informazio" orria beteko du.
Horretarako bi txantiloi ditugu. ESKUTITZA eta INFORMAZIOA. Bukatu ondoren ume bakoitzak bere karpetan gordeko ditu eta ebaluazio orria beteko du.
ESKUTITZAK eduki behar dituen atalak:
DATA
DIOSALA
ESAN NAHI DIOGUNA
AGURRA
SINADURA
ADIBIDEA:
Viana, 2012ko AZAROAREN 12a
KAIXO AITA ETA AMA!
PROIEKTU BERRI BAT EGITEN ARI GARA. MASKOTA BAT AUKERATU BEHAR DUGU ETA HORRETARAKO INFORMAZIOA ETA MATERIALA BEHAR DITUGU .
MUSU HANDI BAT.
Irati
Ekoizpena:”NIRE ESKUTITZA” eta “NIRE INFORMAZIOA” dokumentuak
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
-Eskutitzaren atal guztiak kopiatu ditu.
-Etxetik ekarritako informazioarekin, "informazio" orria ongi osatu du.
-Trazoa eta txukuntasuna egokia da.
-Hitzak ongi bereizten ditu.
RUBRIKA
- Auto-ebaluazioa:
AUTOEBALUAZIOA orria bete eta gorde.