0. Jarduera: Proiektuaren aurkezpena aurre-ezagutzen errepasoa
Jarduera berezi honetan zuen irakasleak Bateratze Lan honetan zer lan mota egin beharko duzue azalduko du. Adi egon ongi ulertzeko ematen diren azalpen guztiak, oso garrantzitsua da eta hasieratik zer egin behar duzuen argi jakitea.
Lan honetan hasi aurretik irakasleak esango dizue zer den errepasatu behar duzuena. Bateratze lan honetan modu autonomo batez lan egin ahal izateko garrantzitsua da eta bertan aplikatuko duzuena ongi ikasia egotea.
Proiektuaren bitartez 1.go adina eta 3. adina elkartuko ditugu. 1go adina zer den ba al dakizu? Eta 3. adina?
Haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa, helduaroa, zahartzaroa gizakiaren aroak dira, desberdintzen al dituzu?
Emanaldi baterako gidoia idazten ba al dakizu. Noizbait egin al duzu? Eta kartelak? Nola egiten dituzu?
Goiko galderak talde handian, ahoz eta irakaslearen laguntzarekin erantzun. Gero irakasleak esandako tokian norberak bere izenarekin karpeta bat sortu, proiektuaren azalaren dokumentua osatu eta bertan gorde.