B- IRAKASLEEN ATALA
Atal honetan irakasleok aurkitzen ahal dugu Bateratze Lan honi dagozkion zehaztasun teknikoak.
Kontuan hartu beharreko iradokizunak:
Ematen den informazioa egokitzen ahal da norberaren beharretara.
Ikasleen aurre ezagutzak ziurtatzea komeni da Bateratze Lan honekin hasi aurretik.
Ikasleen autonomia eta iniziatiba sustatzea Bateratze Lan hauen funtsezko helburuak direnez, ikasleek jaso behar duten irakasleen laguntza ahalik eta txikiena izatea aholkatzen da, irakaslearen eginkizuna ikasleen lana sustatzea izango delarik.
Bateratze Lan hau nola izango den ebaluatua ikasleei hasieran argitzea komenigarria da.
Ikasleak bere ikaskuntza prozesuarekiko ardura har dezan lanaren auto-ebaluazioa eskatzea funtsezkoa da.