4. Jarduera. Ikastolaren barruan bideak eraikitzen.

Zer ikasi: Ikastolako toki batera modu autonomo batez joan eta eginiko bidea deskribatu.

Zer egin:

Ikasle bakoitzarentzat sobre bina prestatuko ditugu. Bat berari emango diogu. Sobre honen barruan, berari dagokion beste sobrea, ikastolako zein gelan eta gelaren barruan non dagoen esaten da. Bere lana bigarren sobrea aurkitzea da. Bigarren sobreak kanpoan bere izena du eta barruan paperezko giltza bat bere izenarekin ere. Emandako denbora pasa eta gero gelara bueltatu behar du bere giltzakein.

Giltza ematen duenean, joateko eta bueltatzeko egin dituen bideak ahoz kontatu beharko ditu.

Ekoizpena: Giltza bere izenarekin

                    Bidearen ahozko azalpena.

Ebaluazioa:

- Irakasleak ebaluatuko duena:

    - Giltza aurkitu duen.

    - Emandako azalpenaren egokitasuna.

- Auto-ebaluazioa:

Denen artean ebaluatuko dugu, denen iritziak jaso.