3. Jarduera: Abestiak sailkatzen eta aukeratzen
Zer ikasi: Bildutako kantuetatik kantutegirako erabiliko direnak taldean aukeratu.
Zer egin:(Ttx eta Th)
Taldeetan antolatuko dira (gelako ikasle kopuruaren arabera egingo dugu).
Bildutako materiala aztertuko dute eta errepikatua dauden abestiak baztertuko dituzte eredu bat bakarrik utziz.
Talde bakoitzak bildutako abestietatik aukeraketa bat egingo du (2 kanta taldeko, euskara eta gaztelania arteko oreka bilatuz).
Aukeraketaren arrazoiak zein izan diren justifikatu beharko dituzte.
Bukatzerakoan "Nire aukeraketa" izenarekin gorde zure karpetan.
Bukaeran, aukeratutako kanta kopurua taldearen ikasle kopuruaren araberakoa izango dira.
Ekoizpena: Aukeratutako kantak.
Idazkia: Nire aukeraketa.
Ebaluazioa
-Irakasleak ebaluatuko duena:
Lan kooperatiboan jarrera egokia izan du.
Besteen ideiak onartzeko gauza izan da.
Aukera egiteko arrazoiak ongi justifikatzen ditu.
Kantuen ezaugarri egokiak aipatu ditu.
-Autoebaluazioa